Seminarixoan hasi dugu eguna!

Hi gazte! dinamika Bergarara iritsi da gaur eta Ipintza Institutuko ikasleek edrto gozatu dute goizak eman duenarekin. Ekimenak ez die ezustean harrapatu, duela pare bat hilzabete Arrasaten izan ziren dinamikaren lehenengo saioan, baina gaur bestelako dinamikarekin egin dute topo. Sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu dizkiete Kai Nakaik eta Maialen Sorzabalberek. Saio praktiko modura, sketx bat grabatzeko ariketa egin dute, eta bigarren saioetan ohitura bilakatu den moduan, Bergaran ere argi uztai bat zozketatu dugu.

Nabarmentzekoa izan da ikasleek erakutsi duten jarrera, segituan sartu dira dinamikan eta ikusi da eroso ibili direla. Dinamika hauek talde txikiagoetan burutzen ari gara, eta saioen nondik norakoetan igartzen da hori.

Kai Nakairen Ipuinik ederrena abestiaz lagundurik egingo dugun bideoklipean esku hartzeko cromatik pasa dira asko eta asko. Atsedenik hartu barik, bagoaz Arantzazura! OƱatiko ikasleekin dugu-eta orain bigarren saioa!