albisteak

2021-06-16

|

Uncategorized

  Martxoan Hi gazte! dinamikarekin hasi eta Gipuzkoan barrena ibili eta gero gaur egin dugu Tabakaleran azken jaia. Pandemia egoeragatik dinamika osoan osasun neurriak zorroztearen aldeko erabakia hartu genuen, eta gaur ezin zen beste modu batean izan. Hala, saio borobila izan da! Ikasle batzuek bertatik bertara jarraitu ahal izan dute ekitaldia, eta Gipuzkoako beste ikastetxetako […]

2021-05-10

|

Uncategorized

Hiru astez Gipuzkoako herritara Hi gazte! dinamikaren bigarren saioa eraman eta gero, Arantzazu moduko leku esanguratsuan eman diogu amaiera Hi gazte!-ri. Oraingoan ez dugu gainontzeko herrietan moduan, herriko aretoa erabili, ArantzazuLabera etorri gara, eta ederra izan da bertako instalazioetan ekimenari ginda jartzea. Hala, azken saio honetan Oñatiko BHIko ikasleak izan ditugu Iratxe Aguilerarekin (Kai Nakai) […]

2021-05-10

|

Uncategorized

Hi gazte! dinamika Bergarara iritsi da gaur eta Ipintza Institutuko ikasleek edrto gozatu dute goizak eman duenarekin. Ekimenak ez die ezustean harrapatu, duela pare bat hilzabete Arrasaten izan ziren dinamikaren lehenengo saioan, baina gaur bestelako dinamikarekin egin dute topo. Sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu dizkiete Kai Nakaik eta Maialen Sorzabalberek. Saio […]

2021-05-05

|

Uncategorized

Gaur Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleekin egin dugu ‘Hi gazte!’ dinamika, eta orain arte ez moduan, gaur ikasle den-denak pasa dira eskenatokitik! Goizeko azken ariketan izan da, ohi moduan cromaz lagunduta irudiak hartu dituzte Kai Nakairen Ipuinik politena abestiak lagunduta egingo duten muntaketan erabiltzeko, eta aipatu moduan, ikasle guztiek parte hartu nahi izan dute. Hala, azken ariketan […]

2021-05-04

|

Uncategorized

Atzoko eguna betea izan zen ‘Hi gazte!’ ekimeneko lantaldearendako, goizeko lehenengo orduan Errenterian egin zutelako saioa, eta hango gazteei sare sozialetako ikus-entzunezkoen master on bat eman eta gero –eta bidez batez, ederto pasatu eta gero…– gauzak batu eta Pasai Donibanen egin genuen bigarren geldialdia, Pasaiako Lezo Lizeoko ikasleak zain genituen-eta 13:00etarako. Eskerrak Iratxe Aguilera (Kai […]

2021-05-04

|

Uncategorized

Atzo, astelehena, Hi gazte! dinamikak dobletea egin zuen, eta esfortzuak bikoiztuz Iratxe Aguilerak (Kai Nakai) eta Maialen Sorzabalberek, ‘Hi gazte’-ko gainontzeko lantaldearekin batera Errenterian eta Pasai Donibanen egin zituzten saioak. Eta, egia esan, esfortzuak merezi izan zuen, bi lekuetan bikain hartu gintuzteten-eta!!! Hain zuzen, dinamikako bigarren saio hau burutzen ari garen honetan behin eta berriro […]

2021-04-30

|

Uncategorized

Hi gazte! dinamikaren bigarren saioa Amaia Antzokira iritsi da gaur eta COVID-19 kasuak tarteko Gipuzkoako datuak batere onak ez direnez neurriak gehiago zorroztu ditugu, eta hori horrela, Arrasateko Arizmendiko ikasleak izan dira soilik Amaia Antzokian. Hala ere, Almeneko ikasleek ere saioa jarraitu ahal izan dute euren ikastetxean bertan, streaming bidez eskaini dugu-eta emanaldia. Hala, Arizmendiko […]

2021-04-29

|

Uncategorized

Hi gazte! dinamika Azpeitira iritsi zen atzo, eta aurreko egunetan Zarautzeko, Eibarko, Tolosako edota Andoaingo dinamika berberarekin jarraitu dute ikasleek, baina beti egoten dira aldaketa eta berrikuntza txikiak. Iraurgi ikastetxeko ikasleek ere ikus-entzunezkoetan sakondu zuten, aurreko saioetan moduan. Kai Nakaik eta Maialen Sorzabalberek sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu zizkieten gazteei, eta […]

2021-04-28

|

Uncategorized

Hi gazte!-ren bigarren dinamika Zarautzera itzuli da, eta oraingoan gazteek bi sortzaile berri ezagutu dituzte. Aurrekoan Ilargirekin eta Iholdi Beristainekin izan ziren gazteak, eta oraingoan, dinamika berrian, Kai Nakai eta Maialen Sorzabalbere izan dituzte bidelagun. Hala, sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu zizkieten gazteei. Horretaz gain, argi-uztai bat ere zozketatu zen bertan […]