albisteak

2021-04-26

|

Albistea

Ostiralean Tolosako Leidor aretoan egon ginen Orixe BHI eta Laskorain ikastolako ikasleekin dinamikaren bueltako bigarren saioa egiten, eta bertan geundela aprobetxatuta lehenengo erronkako saria banatu genuen. Izan ere, irabazlea publiko artean zegoen, Oier Gastesi (@oierrr65), alegia: “Sarerako formatu ezberdinetan ekoiztutako edukiak aurkeztu ditu lehen erronkan. Meme bat, bikoizketa ariketa bat, podcast bat eta euskal musikari […]

2021-04-22

|

Albistea

Hi Gazte! dinamika Andoainera iritsi da lehenengoz! Aurreko dinamika saioarekin Gipuzkoatik barrena egindako errondan Andoain ez genuen bisitatu, eta La Salle Berrozpe ikastetxeko gazteek gogoz hartu dute bisita. Segurtasun neurriak zorroztuta, Iratxe Aguilera (kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbere izan dira ikasleak gidatzen, eta Eibarren egin moduan, sare sozialetan zabaltzeko ikus-entzunezkoen ekoizpenean jarri dute indarra: egin […]

2021-04-19

|

Albistea

Hi gazte! Eibarren hasi genuen martxoaren 1ean, eta hilabete eta erdi geroago Coliseumera bueltatu gara, baina oraingoan bigarren saioarekin! Oraingoan dinamika erabat ezberdina da, Iratxe Aguilera (kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbere izan ditugu ikasleak gidatzen, eta sare sozialetan zabaltzeko ikus-entzunezkoen ekoizpenean jarri dugu indarra. Ikastetxe bakoitzarekin ordu eta erdiko saioa egin dugu eta egungo egoera […]

2021-03-17

|

Albistea

‘Hi gazte!’ Zarauzko Modelo aretora iritsi da gaur, eta Tolosako Orixe ikastetxeko ikasleekin hasi dugu saioa. Baina ez eurekin bakarrik, streaming bidez Zarauzko Lizardi ikastetxeko ikasleek ere saioa jarraitu dutelako –jarraitu, eta bertan parte hartu!–. Hala, gaur Iholdi eta Ilargi sortzaileei tokatu zaie saioa gidatzea, euren abestiak abestea eta elkarren berri ematea. Eta ondoren jolasean […]

2021-03-17

|

Albistea

Hi gazte! ekimena Zarautzera iritsi da gaur, eta 10:30ean hasi eta 12:00ak arte streaming bidez izango duzue saioa ikusgai. Modelo antzokian, berriz, lehenengo saioan Tolosako Orixe BHIko ikasleak izango dira, eta 12:30ean Zarauzko Salbatore Mitxelenako ikasleek hartuko dute esku.

2021-03-15

|

Albistea

‘Hi gazte!’ dinamika Tolosako Leidor aretora iritsi da gaur, eta oraingoan  gazteek Kai Nakairen eta Odiken eskutik izan dute dinamikaren berri. Hala, gaur Ordiziako Jakintza ikastolako gazteak eta Tolosako Laskorain ikastolakoak izan dira bi sortzaileekin. Dagoeneko laugarren saioa izan da, Eibarren, Urnietan, Azpeitian eta Arrasaten egin ditugu dinamikak eta sortzaileei ere antzematen zaie geroago eta […]

2021-03-12

|

Albistea

Hi gazte! ekimena Arrasatera iritsi da gaur, aurreko saioak Eibarren, Urnietan eta Azpeitian egin eta gero. Eta, gaur Amaia Antzokiko aretoan batu dira, txanda ezberdinetan eta segurtasun neurriak zainduta, Bergarako Ipintzako, Oñatiko Zuazola-Larrañako eta Arizmendiko ikasleak. Saio bakoitzean sortzaile ezberdinek hartu izan dute esku, eta gaur Odik musikariak eta Oihana Arana idazle eta bertsolariak izan […]

2021-03-10

|

Etiketak: hi gazte! azpeitia

|

Albistea

Ederto joan da Hi gazte! dinamikako Azpeitiako saioa, Iraurgi ikastetxeko ikasleek ederto pasatu dute eta baita Pasai Lezo Lizeoa ikastetxekoek ere. Iholdi Beristain eta Ilargi Arrizabalaga sortzaileak izan dira saioa gidatzen. Lehenengo kantu bana abestu dute, motorrak berotzen joateko, eta ondoren euren aurkezpen bideoak erakutsi dituzte pantailan. Ondoren, elkarrekin egin dute Zea Mayz taldearen moldaketa bat, eta jarraian, sare sozialak […]

2021-03-03

|

Albistea

Hi Gazte! dinamikak aurrera darrai! Gaur Urnietako Sarobe aretora etorri gara, eta 09:00etan hasita Odik eta Oihana Arana sortzaileak hainbat ikastetxeetako neska-mutikoekin dabiltza solasean, kantuan, bertsotan… Gaurko bi sortzaileen gaineko informazio gehiago, hemen. Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleak izan dira lehenengo saioan, Pasai Donibaneko Lezo Lizeoa ikastetxekoak daude orain momentuan eta 13:00etan etorriko dira […]

2021-03-01

|

Albistea

Hi Gazte! dinamikaren lehen saioa Eibarko Coliseo antzokian izan da. Goizeko 9etan hasi da lehen saioa. Eibarrera etorri dira Kai Nakai eta Ningra gazte sortzaileak eta zapore ezin hobea utzi du lehen saioak. Elgoibarko ikastolakoak, Eibarko La salle Azitaingo Amakoak eta Eibarko BHIko ikasleak izan dira ‘Hi gazte!’ ekimeneko lehenengo saioan –hiru txanda izan dira– […]