Kai Nakaik eta Odikek astelehena girotu dute Tolosan!
‘Hi gazte!’ dinamika Tolosako Leidor aretora iritsi da gaur, eta oraingoan gazteek Kai Nakairen eta Odiken eskutik izan dute dinamikaren berri. Hala, gaur Ordiziako Jakintza ikastolako gazteak eta Tolosako Laskorain ikastolakoak izan dira bi sortzaileekin. Dagoeneko laugarren saioa izan da, Eibarren, Urnietan, Azpeitian eta Arrasaten egin ditugu dinamikak eta sortzaileei ere antzematen zaie geroago eta eskarmentu handiagoa dutela. Hala, Odikek eta Kai Nakaik euren abestiak abestu eta euren berri ematearekin batera gazteek ere dinamikan esku hartzeko aukera izan dute. Eta, aukera ondo baliatu dute, kantuan, bertsotan, dantzan, irrintzia botatzen… Tolosako aretoan ikasleek euren taldentua erakutsi dute!
Hala, gaurko saio borobilaren ondoren, jakin, asteazkenean, martxoak 17, Zarautzera iritsiko dela ‘Hi gazte!’ ekimena.