Modelo aretora itzuli gara!
Hi gazte!-ren bigarren dinamika Zarautzera itzuli da, eta oraingoan gazteek bi sortzaile berri ezagutu dituzte. Aurrekoan Ilargirekin eta Iholdi Beristainekin izan ziren gazteak, eta oraingoan, dinamika berrian, Kai Nakai eta Maialen Sorzabalbere izan dituzte bidelagun.
Hala, sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu zizkieten gazteei. Horretaz gain, argi-uztai bat ere zozketatu zen bertan eta ikasleek ezustean harrapatu zuten, gogotsu, zozketa hori.
Aipaturiko klabeak praktikan jartzeko tartea ere izan zuten ikasleek. Hain zuzen, bikoizlari lanetan aritu ziren. Hala, aretoa bi taldetan banatuta, lehiaketa txiki bat egin zuten, ia nork bikoizten zuen hobeto antolatzaileek proposatutako sekuentzia. Ariketaren emaitzarekin argi gelditu zen badirela talentudun sortzaile gazteak.
Saio amaieran, maiatzaren 22ra arte gauzatzeko izango duten bigarren erronka aurkeztu zieten Iratxe Aguilerak eta Maialen Sorlzabalberek. Eta, ikasleen kolaborazio eta laguntzarekin sketx baten adibidea bertan sortu eta grabatu zuten. Aretoan, segurtasun neurriak uneoro errespetatuta, giroa bero-bero egon zen, gogotsu izan ziren ikasleak bai sortzaileak. Ikus-entzunezkoen munduan murgilduta izan ziren ordu eta erdiz, gaur egun gazteek sareetan erabiltzen duten hizkuntza oinarri hartuta.
Hala, kontutan izan gaur, hilak 28, Hi gazte! barruan Azpeitiko Iraurgi ikastetxekoak Soreasu aretoan izango direela (11:30) eta ostiralean, hilak 30, Arizmendiko ikasleen bisita izango dugula Amaia Antzokian.