Soreasu aretoa diskoteka bilakatu dute azpeitiarrek
Hi gazte! dinamika Azpeitira iritsi zen atzo, eta aurreko egunetan Zarautzeko, Eibarko, Tolosako edota Andoaingo dinamika berberarekin jarraitu dute ikasleek, baina beti egoten dira aldaketa eta berrikuntza txikiak. Iraurgi ikastetxeko ikasleek ere ikus-entzunezkoetan sakondu zuten, aurreko saioetan moduan. Kai Nakaik eta Maialen Sorzabalberek sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu zizkieten gazteei, eta esaterako, bikoizketak egin zituztenean igartzen zen aurretik ere ibilita zeudela horretan, bikoizketa ederrak egin zituzten eta!
Bestetik, sketx-aren tartean, Soreasu aretoa diskoteka bihurtu zuten eta sekuentzia txiki hori grabatzerako orduan eserlekuetatik bertatik mugikorretako argi danak piztu zituzten eta festa handi baten antzezlana egin zuten. Bada, dinamikan parte hartzeko gogo handiz etorri ziren azpeitiarrak.
Gogoratu bihar, ostirala, Arrasateko Amaia Antzokian izango garela!