Ordiziar danak pasa dira cromatik!
Gaur Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleekin egin dugu ‘Hi gazte!’ dinamika, eta orain arte ez moduan, gaur ikasle den-denak pasa dira eskenatokitik! Goizeko azken ariketan izan da, ohi moduan cromaz lagunduta irudiak hartu dituzte Kai Nakairen Ipuinik politena abestiak lagunduta egingo duten muntaketan erabiltzeko, eta aipatu moduan, ikasle guztiek parte hartu nahi izan dute.
Hala, azken ariketan bakarrik ez, saio osoan zehar parte hartzeko gogoz etorri dira ordiziarak, eta zelan eskertzen den hori!!! Eta zer egin duten ikasleek gaur? Bada, hasteko, Kai Nakaik eta Maialen Sorzabalberek bideoklip bateko grabazioaren hasiera antzeztu dute, baina berehala konturatu dira grabazioa ez doala ondo, ez dagoela feeling handirik, izan ere, ez dute gaia batere garatu, ideiaren nondik norakoak pentsatu gabe hasi dira grabatzen. Bada, horra lehen ikasgaia, ideia bat garatuz hasi behar dela ikus-entzunezko bat. Ondoren, eta sare sozialetako adibide ezberdinak eta plataformak erabilita erakutsi dute lokalizazioak duen garrantzia, argiak berak, plano mota ezberdinak, audioak, raccord-ak…
Hala, teknika garrantzitsua da, baina baita edukiaren egokitasuna ere. Sare sozialetan zabaldu gura dugun edukia zer nolakoa den, instagram-eko zuzenekoek izan ditzaketen arriskuak, pribatutasuna zaintzea, hater-en aurrean ze jokabide izan… Esperientzia pertsonaletik egin dute berba, eta ikasleek adi jarraitu dituzte bertan esandakoak.
Eta saioren bigarren saioan ikasleen txanda iritsi da. Bikoizketa ariketak egin dituzte, ideiak garatu dituzte, eta taula gainera igotzera ere animatu dira, bertan kokatu dugun chroma-n irudi batzuk hartzera. Eta aipatu moduan, hor den-denek esku hartu gura izan dute parte.
Hurrengora arte Ordizia!