ArantzazuLaben, ipuinik ederrena!

Hiru astez Gipuzkoako herritara Hi gazte! dinamikaren bigarren saioa eraman eta gero, Arantzazu moduko leku esanguratsuan eman diogu amaiera Hi gazte!-ri. Oraingoan ez dugu gainontzeko herrietan moduan, herriko aretoa erabili, ArantzazuLabera etorri gara, eta ederra izan da bertako instalazioetan ekimenari ginda jartzea. Hala, azken saio honetan Oñatiko BHIko ikasleak izan ditugu Iratxe Aguilerarekin (Kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbererekin saioa egiten. Eta saio berezia izan da. Bi dinamizatzaileek ez dituzte goizean Bergaran indar guztiak xahutu, eta Arantzazuko saioa ere polita izan da.

Ohi moduan, Sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu dizkiete Kai Nakaik eta Maialen Sorzabalberek. Saio praktiko modura, sketx bat grabatzeko ariketa egin dute, eta bigarren saioetan ohitura bilakatu den moduan, Arantzazun ere argi uztai bat zozketatu dugu.

Eta, cromatik pasa dira gura izan duten ikasleek, izan ere, Kai Nakairen Ipuinik ederrena abestiarekin bideoklipa egingo dugu Gipuzkoan barrena grabatu ditugun neska-mutiko guztiekin.

Ipuin ederra izan da.