Martxoan Hi gazte! dinamikarekin hasi eta Gipuzkoan barrena ibili eta gero gaur egin dugu Tabakaleran azken jaia. Pandemia egoeragatik dinamika osoan osasun neurriak zorroztearen aldeko erabakia hartu genuen, eta gaur ezin zen beste modu batean izan. Hala, saio borobila izan da! Ikasle batzuek bertatik bertara jarraitu ahal izan dute ekitaldia, eta Gipuzkoako beste ikastetxetako ikasle asko eskolan bertan egon dira streaming bidez jaialdia jarraitzen.
Hala, Joseba Sakristanek aurkeztuta, dinamikan zehar bidelagun izan diren Kai Nakai, Maialen Sorzabalbere, Ilargi, Odik eta beste hainbat artistak esku hartu dute ekitaldian, dantzariak izan dira eta sari potoloa, Iphone 12a Markel Olano diputatu nagusiak eman dio Oier Gastesi. Hala, bereziki instagram-en bidez hartu dute esku gazteek saioan, eta jaialdiak iraun duen bitartean zozketarekin soilik 1.600 interakzio izan ditu higazte!-k
Hiru dinamika izan dira guztira, eta dinamika bakoitzean erronka ezberdinak izan dira. Hauek izan dira sarituak:
Lehenengo erronkako saridunak:
- Iphone 12aren saria: Oier Gastesi / Laskorain Ikastola (Tolosa)
- sari berezia (airpods-ak): Ekaitz Beraza / Laskorain Ikastola (Tolosa)
Bigarren erronkako saridunak:
- Gopro9 Hero akzio kamera: La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleak (Andoain): Eider Elizondo Gomez, Ainhoa Georg Urtasun, Nerea Igarategui Casillas, Ariane Rodriguez Muñoz, Hanny Romero Uvidia, Saioa Valle Maria, Paula Vicente Arranz eta Alexandra Ayala Cruz.
Hirugarren erronkako saridunak:
- Airpods-ak: Pasaia Lezo Lizeoa ikastetxekoa (Pasi Donibane): Eneko Aranburu.
- Airpods-ak: Herri Ametsa ikastola (Donostia): Noa Rilova.
Iruzkin berriak