albisteak

2021-03-10

|

Etiketak: hi gazte! azpeitia

|

Albistea

Ederto joan da Hi gazte! dinamikako Azpeitiako saioa, Iraurgi ikastetxeko ikasleek ederto pasatu dute eta baita Pasai Lezo Lizeoa ikastetxekoek ere. Iholdi Beristain eta Ilargi Arrizabalaga sortzaileak izan dira saioa gidatzen. Lehenengo kantu bana abestu dute, motorrak berotzen joateko, eta ondoren euren aurkezpen bideoak erakutsi dituzte pantailan. Ondoren, elkarrekin egin dute Zea Mayz taldearen moldaketa bat, eta jarraian, sare sozialak […]

2021-03-03

|

Albistea

Hi Gazte! dinamikak aurrera darrai! Gaur Urnietako Sarobe aretora etorri gara, eta 09:00etan hasita Odik eta Oihana Arana sortzaileak hainbat ikastetxeetako neska-mutikoekin dabiltza solasean, kantuan, bertsotan… Gaurko bi sortzaileen gaineko informazio gehiago, hemen. Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleak izan dira lehenengo saioan, Pasai Donibaneko Lezo Lizeoa ikastetxekoak daude orain momentuan eta 13:00etan etorriko dira […]

2021-03-01

|

Albistea

Hi Gazte! dinamikaren lehen saioa Eibarko Coliseo antzokian izan da. Goizeko 9etan hasi da lehen saioa. Eibarrera etorri dira Kai Nakai eta Ningra gazte sortzaileak eta zapore ezin hobea utzi du lehen saioak. Elgoibarko ikastolakoak, Eibarko La salle Azitaingo Amakoak eta Eibarko BHIko ikasleak izan dira ‘Hi gazte!’ ekimeneko lehenengo saioan –hiru txanda izan dira– […]

2020-06-30

|

Albistea

Hastera doa Hi Gazte! Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara departamentuak sustatutako dinamika. Nerabeen aisialdian euskararen erabilera areagotzea du helburu eta bereziki, euskarazko ikus-entzunezko edukien kontsumoarena, hedapena eta sorkuntzarena. Gipuzkoako eskualde ezberdinetako 14 eta 16 urte arteko neska-mutikoekin egingo da dinamika. Horretarako, eskualde bakoitzean hiruna ikastetxe aukeratu dira –Ikastolak, Herri Eskolak eta Kristau Eskolak kontutan izanda–. Eta, [...]