Erronka

Martxan da ‘Hi gazte!’ dinamikaren edizio berria!

Lau bideo ekoiztu behar izango dituzte dinamikaren baitan lehian ari diren Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleek, taldeka. Hala, ikastetxe bakoitzak erronkan aurrera egiteko kategoria bakoitzeko bideo onena hautatu eta lau bideoz osatutako sorta onena aurkeztuta jarraituko du lehian finalerako pasea eskuratu ahal izateko. Erronkan garaile denak,  1.000 eurotako sari nagusia irabaziko du. 

Hemen kategoria bakoitzeko adibide bana:

 #challenge: gustuko duzun challenge bat grabatu eta sareratu.

 #kuxkuxean: hamar galdera egin pertsona bati, talde bati, lagunei… modu dinamikoan, erantzun laburrekin; grabatu eta sareratu.

#euskober: hartu gustuko duzun abesti bat eta euskaratu zati txiki bat. Bakarka, taldeka, nahi duzun eran grabatu eta sareratu.

#kristontourra: Bizi zaren herriaren tour laburra, gustuko duzun txoko batena, ibilaldi bat edo proposatuko zenukeen plan eder bat jasotzen duen bideo laburra grabatu eta sareratu.

Ikasleek taldeka ekoiztu dituzten bideo guzti horiek edo no-nork bideorik egin nahi badu ere eta sareratu, 100 euroko saria eskuratu ahal izango du. Nola? Oso erraza da: erronka osatzen duten lau bideoetako edozein, bat, bi edota denak egin daitezke. Behin grabatutakoan, norbere Instagram edo TikTok kontura igo eta #challenge #kuxkuxean #euskober edo #kristontourra traola, kasuan kasu, erabili eta Hi gazte! dinamikaren Instagram edo TikTok profilak izendatu beharko dira argitalpenean. Oso garrantzitsua da azken pausu hau egitea. Behin sareratutakoan, kategoria bakotzeko bideo biralena, ikusiena edota atsegin dut gehien jasotzen dituen bido horren egileak edo egileek jasoko dute 100 euroko saria. 

 

Animatu eta parte hartu!