Atsedenik hartu barik, Pasai Donibanera!
Atzoko eguna betea izan zen ‘Hi gazte!’ ekimeneko lantaldearendako, goizeko lehenengo orduan Errenterian egin zutelako saioa, eta hango gazteei sare sozialetako ikus-entzunezkoen master on bat eman eta gero –eta bidez batez, ederto pasatu eta gero…– gauzak batu eta Pasai Donibanen egin genuen bigarren geldialdia, Pasaiako Lezo Lizeoko ikasleak zain genituen-eta 13:00etarako.
Eskerrak Iratxe Aguilera (Kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbere nekatuarazteko hori baino gehiago behar den, askoz ere gehiago! Bidean indarrak errekuperatuta, eta Errenteriako energia positiboa baliatuta, Juanba Berasategi aretoan batutako ikasleek ere ikus-entzunezkoetan sakondu zuten, sketx eta guzti. Eta nola ez, ohitura bilakatu den moduan, etorkizuneko sortzaileendako han ere argi-uztaia zozketatu genuen.
Adi bada! asteazkenean, maiatzak 5, Ordizian izango gara-eta!